Falceseko Liburutegi Publikoaren Abertura
Falceseko Liburutegi Publikoa ostegun honetan, abuztuaren 27an berriro irekiko da, ia urtebete itxita egon ondoren, langile faltagatik. Hasierako hilabeteetan, liburutegia erabiltzea ezinezkoa zen, baina Falceseko boluntario talde baten lanari esker, auzotarrek liburuak maileguan hartu eta itzuli ahal izan zuten.
Orain, irekitzearekin, erabiltzaileek zerbitzuaz normalitate osoz gozatu ahal izango dute. Abuztuaren 27tik irailaren 14ra, liburutegia goizez, 8:30etik 14:30era egongo da irekita. Irailaren 15etik aurrera, arratsaldeko ohiko ordutegia berreskuratuko du.
Falcesko Udalak erabiltzaileen ulermena eskertu nahi du, denbora honetan zehar, eta baita boluntarioen lan bikaina eta inplikazioa ere.
